Hasiera

  • Itzulpen eta Hizkuntza Zerbitzua
  • Harremanetan jartzeko
  • Argitalpenak
  • Arian-arian

Arian-arian

Haegue Yangentzako hiztegi txikia
  • Doryun Chong - Haegue Yangentzako hiztegi txikia.doc
Don't you stop. Egin jauzi, egin gora, egin pixa, egin oihu… Ez zaitez gelditu

Red Light

Jauzi egin, gora egin, pixa egin, oihu egin. Itziar Okarizek hirigunean esku-hartze somatikoak egiteko programa bat ematen digu, Heidegger-en 1951. urteko Eraiki, bizi izan, pentsatu programa klasikoa ondo ordezkatu zezakeena.

Hasteko, ez dago gauza askorik. Politika-arloan txertatzeko gune bat, aski merkea eta eskuragarria dena: gorputz bat. Gorputz batek jauzi egiten du. Altxatzen da. Paperezko lorez betetako lorategi txiki baten gainean ari da flotatzen, eta Popovaren begirada du aurrean, bi hesoletatik zintzilikatuta dagoen kamiseta-pankarta batean. Bi oin tinko bermatzen dira ezerezaren gainean. Lebitatzen ari dira. Gorputz bat flotatzen da, zuntzezko lorez betetako lorategi txiki batez estalita. Aski mugikorrak diren lau gorputz-adar enborretik urruntzen edo bertara hurbiltzen dira. Gorputza ez dago grabitate-indarrik gabeko giro batean; ez, gorputza ikus-entzunezko erregistroko protesi bati lotuta dago, eta protesi horrek ekintza bat ekoizten du, lurreko grabitazio-legeen mende izan ditzakeen egoeretako bat eraikitzen du.
Red Light, Saltando en el estudio de Marta (1994). Itxura batera, hala bideoak nola argazkien sailak dokumentu-izaera dute, eta une labur batez erreferentearen kanpokotasunaren lilura sinestarazten digute. Baina trantsizioko denboraldi honetan, irudi analogikotik digitalera igarotzen ari garen aldi honetan, begira dagoen subjektuaren eta irudikatzeko dauden moduen arteko harremanak bat-batean eta zakarki ari dira berregituratzen, eta ezerk ez digu bermatzen aurrean dugun irudikatze-gunea mimetikoa denik.

Frankismoaren ondo-ondoko urteetan neska koskor igurtzimariak ginenoi zail egiten zaigu “queer” tresnak izan duen arrakastara ohitzea, zail “kulturako chic” bihurtu arte izan duen bilakaerara jartzea. Beharbada, komeni zaigu gogora ekartzea hitz bakoitzaren atzean istorio bat dagoela, eta, era berean, istorio bakoitzaren atzean gatazka bat dagoela, hitzak finkatzeko edo azalberritzeko egiten den gatazka. Identitate sexual jakin bat sendo adierazten duen horri Minak zera xuxurlatuko dio belarrira: parole, parole, parole… 

Garai batean, “queer” hitza irain bat besterik ez zen. Ingelesez, XVIII. mendean azaldu zenetik, honetarako erabiltzen zuten: alferrikakoa, gaizki egina, faltsua edo bitxia izateagatik, joko sozialaren funtzionamendu egokia zalantzan jartzen zuen hori izendatzeko. Iruzurtia, lapurra, mozkortia, ardi beltza eta sagar ustela “queer” ziren; bai eta, bitxia edo arraroa izateagatik, gizon edo emakume gisa berehala ezin sailka zitekeen hori ere. Izan ere, “queer” hitza ez zen baliatzen aipagai zuen objektuaren nolakotasun bat zehazteko. Gehienbat, hitzak aditzera eman nahi zuen hizketan ari zen subjektuak ezin zuela bere irudikapen-arloan kategoriarik topatu, zehaztu nahi zuen zera horren konplexutasuna mugatzeko. Hortaz, hasieratik bertatik, “queer” hitza ez da adjektibo huts bat izan. Hizkuntzaren irudikapenean izandako akats baten aztarna da, ordea. Ez hau ez hura, ez ur ez ardo… “queer”. Horrek, nolabait, zera esan nahi du: “queer” deitzen dudan hori arazo bat da irudikatzeko dudan sistemari begira; nahasmendu, dardara arrotz bat da nire ikusmen-eremuan, irainarekin nahitaez markatu beharrekoa.

Nik zulatuta ditut zapatak eta une honetan nirekin bizi den neskalagunak ere zulatuta ditu bere zapatak. Elkarrekin gaudenean sarritan hitz egiten dugu zapaten gainean. Hasten banaiz hizketan idazle zahar eta ospetsua izango naizen garaiez, berak berehala egiten dit galde: "Zer-nolako zapatak edukiko dituzu?". Orduan nik esaten diot gamuza berdeko zapata batzuk edukiko ditudala, alboan urre-koloreko hebilla handi bat duten horietakoak. 

Bilboko itsasadarreko eremuen gida: Ibaizabal ibaiaren ertzetan hutsik dauden lursailen sorta bat

Eremu bat eraiki gabe dagoen lursail bat da, baina lursail horrek ez ditu natura-guneek izaten dituzten bereizgarri zehatzak, ez eta parkeek edo lorategiek izaten dituzten ezaugarriak ere. Sarritan, eremuak ezertarako balio ez duten lekuak izaten dira, komunikabide berrien artean ahaztuta geratu diren tokiak. Maiz, ordea, industriak itxi eta instalazioak kendu ondoren, industria-gune horietan azaltzen diren eta hutsik dauden toki zabalak izaten dira. Eremuek duten alderdirik interesgarriena da haiexek direla, hain zuzen, diseinu baten arabera sortuta ez dauden hiriko toki bakanetakoak. Alabaina, jabea izaten dute, eta zerikusi zuzena etorkizuneko edo iraganeko hirigintzako proiektuekin, arrazoi bat edo beste tartean dela-eta, geldiarazita geratu diren proiektuekin. Eremuetan ia denetik egin daiteke, gune horietan ez dagoelako ezer. Askotan, eremuetan dagoen natura oso basatia izaten da. Bilboko itsasadarrean dauden eremu batzuk benetako paradisuak dira txorientzat; eta, hortaz, leku hauek animaliak eta landareak behatzeko balia ditzakegu. Eremuetan ez da mantentze-lanik egiten, eta, beraz, begi-bistan izaten ditugu gainbeheraren, nahasketaren eta entropiaren natura-prozesu guztiak. Prozesu horiek hiriko toki eta eraikin guztiak erasaten dituzte, baina hiriko gainerako lekuetan ezkutatuta baleude bezala daude.

  • Lara Almarcegui - Bilboko itsasadarreko eremuen gida.doc
Historiografiako paradigmen arteko tirabirak. Transnazionalismoa eta nazionalismoa Ekialdeko Asiako diskurtso historikoetan

JIE-HYUN LIM, Hanyang University
Symmetric Inequality. Haegue Yang. Rekalde Aretoa, 2008

  • Jie-Hyun Lim - Transnazionalismoa eta nazionalismoa.doc
Hitzek : Itzulpen eta Hizkuntza Zerbitzua / irene@hitzek.com